Egoerak mimikaz
Helburua
- Momentuan egiten ari direna adieraztea.
Prozedura
- Umeei mimika jolas bat egingo dutela azaldu.
- Ume bat hasiko da. Umeak txartela hartu eta txartelean gertatzen ari dena mimikaz antzeztuko du.
- Beste umeek zer egiten ari den asmatuko dute. Horretarako, egitura egokia erabili: musika entzuten ari da.
- Asmatzen duen umeak hurrengo mimika egoera antzeztuko du.
- Txartel guztiak amaitzen direnean, umeak taldeka jarri eta egoera berriak asmatu.
- Egoera berriekin jolas egin.