Zer egin duzu aste honetan?
Helburuak
- Egun batean egindakoa kontatzen ikastea.
- Eredu bat jasotzea eta horren arabera berria sortzea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, ume bakoitzari A fitxa banatu.
- Fitxan Airamek aste honetan egin duena agertzen dela azaldu.
- Hezitzaileak, irudiei erreparatuz, fitxa ozenki irakurri.
- Agertzen diren aditzak arbelean idatzi eta, umeekin batera, aditz bakoitzaren esanahia argitu.
- Jarraitzeko, ume bakoitzari B fitxa banatu.
- Bikoteak egin eta bikote bakoitzak Socramen astea idatziz eman. Irudi bakoitzean gertatu dena idatzi.
- Denen artean zuzendu.
- Bukatzeko, ume bakoitzari C fitxa banatu.
- Ume bakoitzak astean zehar eskolatik irten denean egin duena idatzi.
- Hezitzaileak fitxak zuzendu eta akatsak komentatu.
- Bikoteak egin eta ume batek besteari bere astea kontatu.