Azken proiektua: Nire egunerokoa
Helburuak
- Ikasitako edukiak eta egiturak erabiltzea.
 - Euren eguneroko ohiturez idaztea eta hitz egitea.
 
Prozedura
- Euren eguneroko ohiturez hitz egingo dutela azaldu.
 - Posible izanez gero, umeek euren eguneroko gauzak egiten dauden bitartean, argazkiak egin ditzatela: gosaltzen daudenean, eskolan, etxekolanak egiten…
 - Argazkiak eskolara ekarri eta egokienak aukeratu.
 - Argazkiak “nire egunerokoa” fitxan itsatsi eta argazkiz argazki deskribatu.
 - Ume bakoitzak ahoz bere eguneroko ohiturez hitz egin. Ez dezatela fitxan idatzitakoa irakurri, helburua kontatzea da.
 
Oharrak
- Oso garrantzitsua da ume bakoitzak bakarka lan egitea eta hezitzaileak banakako zuzenketetarako denbora hartzea.
 - Joxe eta bere lagunen “nire egunerokoa” fitxak erabili eredu gisa.