Joxeren ipuina
Helburuak
- Ipuin bat idatzi ahal izateko hainbat ideia hartzea.
- Ipuin batetik abiatuta bertsio berriak egin daitezkeela ikustea.
Prozedura
- Joxeren azkeneko gutunari erreferentzia egin: agindu bezala, Joxen Txano Gorritxo ipuina ezagutuko dutela esan.
- Beraiek ere Txano Gorritxoren bertsio berria idatzi behar dutenez, ideiak hartzeko arretaz entzuteko esan.
- Joxek bidalitako ipuina kontatu:
- Hezitzaileak Joxek bidalitako ipuina poliki eta intonazio egokia erabiliz irakurri.
- Ipuineko pantaila bakoitza irakurri osteean, galderak egin umeek ulertu duten ikusteko.