Gure bertsioa
Helburuak
- Ipuin berri bat idaztea.
- Landutako nozio, egitura eta hizkuntza forma guztiak erabiltzea.
Prozedura
- Umeen artean taldeak egin; asko jota lau ume talde bakoitzeko.
- Fitxa bana banatu.
- Irudiei erreparatu eta ipuin bat sortu behar dutela esan: ipuinaren egitura eta sarrerako eta bukaerako formak kontuan hartzeko eskatu.
- Taldeka, lehendabizi, irudietan ikusten dutena deskribatu eta jarraian, Txano Gorritxo ipuinaren bertsio berri bat sortu.
- Hezitzaileak zuzendu.
- Gelako beste lagunei sortu duten ipuina kontatu.