Sailkatu hasiera eta bukaera formak

Helburuak

  • Ipuinen hasiera eta bukaera formak ezagutzea.
  • Ipuinen hasiera eta bukaera formak ezberdintzea.
  • Ipuin bat idatzi ahal izateko hainbat ideia eta kontzeptu bereganatzea.

Prozedura

  • Ekintza egiteko bi modu daude: talde handian edo bikoteka.
  • Bikoteka egiten bada, bikote bakoitzari “sailkatu hasiera eta bukaera formak” fitxak banatu.
  • Umeek nahasian dauden formak antolatu eta hasierakoak edo bukaerakoak diren erabaki.
  • Horretarako prestatuta dagoen orrialdean forma bakoitza dagokion laukian idatzi.
  • Denen artean bikoteetan eginiko lana komentatu eta zuzendu beharrekoa zuzendu.
  • Talde handian egiten bada, gelara bi kartulina handi eraman.
  • Kartulina batean hasiera forma idatzi eta beste kartulinan bukaera formak.
  • Ume guztien artean komentatu zeintzuk diren hasiera formak eta zeintzuk bukaera formak.
  • Denen artean bi mural egin: hasiera formak alde batetik eta bukaera formak bestetik.
  • Gelako paretetan itsatsi.