Ipuinen egitura
Helburuak
- Ipuinen egitura ezagutzea.
- Ipuinen egiturako zatiak ezberdintzea.
- Ipuin bat idatzi ahal izateko hainbat ideia eta kontzeptu bereganatzea.
- Hainbat hitz berri ikastea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, ume bakoitzari “ipuinen egitura” fitxa banatu.
- Joxek bere gutunean esan zien bezala, ipuinak egoki idazten ikasiko dutela esan.
- Ume bakoitzak, isiltasunean, fitxako testua irakurri.
- Denen artean fitxa komentatu. Helburua ipuinen egitura ulertzea da: ipuin batek sarrera, korapiloa eta bukaera dauzka.
- Jarraian, umeak binaka jarri tea bikote bakoitzari ipun bat banatu: “Barbantxo”, “Bremengo musikariak”, “Igel erraldoia”, “Tximinoen laguna”, “Nola sortu zen Joantxo, beldurrik gabeko hartza”, “Tximinoa eta dortoka”, “Neska bihurtu zen sagua” eta “Jauregiko sagua eta baratzeko sagua”.
- Ipuina irakurri eta ulertzen ez dituzten hitzak azpimarratu ostean, hitzak hiztegian bilatu.
- Ipuinaren egitura-eskema egin: kolore ezberdinekin azpimarratu sarrera, korapiloa eta buakera.
- Bukatzeko, bikote bakoitzak beste umeei irakurri duten ipuina kontatu eta sarrera, korapiloa eta bukaera zeintzuk diren esan.