Nola idazten da ipuin bat?

Helburuak

  • Ipuinen egitura ezagutzea.
  • Ipuin bat idatzi ahal izateko hainbat ideia hartzea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, Joxek zerbait bidali diela esan.
  • Joxek bere gutunean esan zien bezala, ipuinekin zerikusia daukala aipatu.
  • Joxek bidalitako aurkezpena ikusi.
    • Hezitzaileak Joxek bidalitako aurkezpena poliki eta intonazio egokia erabiliz irakurri.
    • Aurkezpeneko pantaila bakoitzaren ostean, galderak egin umeek ulertu duten ikusteko.

Oharra

  • Dokumentua beti eskura izatea komeni da. Horregatik, inprimatzea egokia litzateke. Hemendik aurrerako ariketa eta fitxetan ipuinaren lanketa egingo da umeek eurena idazteko; egokia da kontzeptuak birpasatzeko.