Mimikaz

Helburuak

  • Nola egon egitura lantzea.

Prozedura

  • Hezitzaileak, aurretik, “mimikaz” fitxako marrazkiak moztu.
  • Ume bakoitzari bat banatu.
  • Umeek txandaka, tokatu zaien marrazki horren esanahia mimikaz adierazi eta taldeko gainontzeko umeek galderak egin nola dagoen asmatzeko:
    • “Haserre zaude?”
    • “Ez, ez nago haserre”
    • “Bai, haserre nago”.
  • Horrela egin ume guztiek beraien antzezpena egin arte.