Mimikaz
Helburuak
- Nola egon egitura lantzea.
Prozedura
- Hezitzaileak, aurretik, “mimikaz” fitxako marrazkiak moztu.
- Ume bakoitzari bat banatu.
- Umeek txandaka, tokatu zaien marrazki horren esanahia mimikaz adierazi eta taldeko gainontzeko umeek galderak egin nola dagoen asmatzeko:
- “Haserre zaude?”
- “Ez, ez nago haserre”
- “Bai, haserre nago”.
- Horrela egin ume guztiek beraien antzezpena egin arte.