Egoerak

Helburuak

  • Nola egon egitura lantzea.

Prozedura

  • Ume bakoitzari “A” fitxa banatu.
  • Ume bakoitzak fitxako marrazkiak moztu.
  • Hezitzaileak “B” fitxako argazkiak banan-banan erakutsi eta umeek, irudian ikusten dutenaren arabera, marrazki bat edo beste altxatu.
  • Hezitzaileak umeei galdetu:
    • Nola dago argazkiko pertsonaia?
    • Haserretuta dago!
    • Ez, beldurtuta dago!
  • Umeen erantzunaren arabera, argazkiak komentatu adberbio bakoitzaren esanahia argitzeko.