Joxe eta arropa
Helburuak
- Arropa hiztegia lantzea.
- Arropak izendatzea.
- Arropen hiztegia hainbat testuingurutan erabiltzea.
Prozedura
- Ume bakoitzari JOXE ETA ARROPA izeneko fitxa banatu.
- Fitxa horretan, batetik, bi Joxe biluzik agertuko dira eta bestetik, zenbait jantzi umeek Joxeren panpina janzteko.
- Umeek aukeran dauzkaten arropa horietako batzuk moztu eta panpinari itsasi.
- Behin panpina jantzita, ikasleek bikoteak osatu eta elkarri galderak egin, ikaskidearen panpina nola jantzita dagoen asmatzeko.
- Zure Joxek praka beltzak dauzka?
- Ez, ez dauzka praka beltzak.
- Praka loredunak dauzak?
- Bai, praka loredunak dauzka.
- Umeek baiezko erantzuna lortzen dutenean, bigarren Joxe biluziari arropa jantzi.
- Bukaeran, bi panpinak, originala eta galderen bidez sortutakoa, berdinak diren ala ez ikusteko, fitxak elkartu.