Begiratu leihotik

Helburuak

  • Arropa hiztegia lantzea.
  • Arropak izendatzea.
  • Arropen hiztegia hainbat testuingurutan erabiltzea.

Prozedura

  • Ume bakoitzari fitxa guztiak banatu.
  • Eguraldiari erreparatu eta ume bakoitzak, eguraldia kontuan izanda, arropa aukeratu eta idatziz jarri.
  • Talde handian bakoitzak idatzitakoa besteei kontatu eta akatsen bat balego denen artean detektatzen saiatu.