Arropen bingo-jolasa

Helburuak

  • Arropen hiztegia ikastea.
  • Arropen hiztegi berria entzutea eta horretara ohitzea, aurrerago, eurek ekoitzi ahal izateko.

Prozedura

  • Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
  • Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duena izendatu.
  • Umeek euren kartoietan entzundako arropa agertzen den ikusi. Hala bada, irudi hori ezabatu, estali…
  • Kartoietan dituzten irudi guztiak estalitakoan, BINGO esan. Lehenengo esaten duena, irabazle.

Oharra

  • Ekintza hau behin baino gehiagotan erabil daiteke, eta beti ere, umeen mailaren arabera eta gaiaren une ezberdinetan txertatuz.