Idatzi zure hizkuntzan
Helburuak
- Umeek joan eta etorri aditzak ikastea.
 - Nondik eta nora deklinabide kasuak ikastea.
 - “Nondik zatoz?” Eta “Nora zoaz?” galderei erantzutea.
 
Prozedura
Aurretik, “begiratu eta entzun” fitxa egitea oso garrantzitsua da.
- Umeei fitxa bana eman eta fitxako esaldiak euren hizkuntzan idatzi behar dituztela esan.
 - Ume bakoitzak, bere hizkuntzaren arabera, irudi bakoitzari dagokiona bere hizkuntzan idatzi.
 - Gelako ume bakoitzak bere hizkuntzan landutakoa nola esaten den esan.