Herriaren oka-jolasa
Helburuak
- Umeek “joan” eta “etorri” aditzak ikastea eta erabiltzea.
- “Nondik” eta “nora” deklinabide kasuak ikastea eta erabiltzea.
- “Nondik zatoz?” eta “nora zoaz?” galderei erantzutea.
- “Joan” eta “etorri” aditza eta deklinabideko bi kasuak hainbat testuingurutan erabiltzea.
- Ikasitako hiztegia birpasatzea.
Prozedura
- Mahai gainean tableroa egongo da naturaren elementuen, zerbitzuen eta denden irudiekin.
- Ume bakoitzak bere fitxa edukiko du.
- Dadoa bota eta zenbakirik altuena ateratzen duena izango da irteten lehena.
- Helmugara heltzen den lehena izango da irabazlea.
- Bidean zigor laukiak daude (lauki beltzak, naturarekin, zerbitzuekin eta dendekin zerikusirik ez dutenak) hor jausten dena txanda batean jolastu gabe geratuko da.
- Jokalariak, dadoa bota ondoren, ozenki esan atera duen zenbakia, eta baita, dagoen laukian: menditik nator eta jausten den laukian: hondartzara noa.