Herrian galduta
Helburuak
- Umeek “joan” eta “etorri” aditzak ikastea eta erabiltzea.
- “Nondik” eta “nora” deklinabide kasuak ikastea eta erabiltzea.
- “Nondik zatoz?” eta “nora zoaz?” galderei erantzutea.
- “Joan” eta “etorri” aditza eta deklinabideko bi kasuak hainbat testuingurutan erabiltzea.
Prozedura
- Umeak gelara sartu aurretik, gelan zehar argazki-albumeko irudiak (natura, zerbitzuak, dendak) gelan zehar itsatsi. Izenik gabeko irudiak izan daitezela.
- Kaxa batean paper mordo bat sartu eta bertan idatzi: menditik loradendara, eskolatik antzokira…
- Ume bakoitzak paper bat hartu eta paperean idatzita dagoen ibilbidea egin. Ibilbide horretan lagunen batekin topo egiten badu, galdetu: “Nondik zatoz?” eta erantzuten dionean, eta “nora zoaz?. Bi umeek elkarri galdetu. Behin paper batekoa erantzun dutenean, beste bat hartu.