Begiratu eta entzun
Helburuak
- Umeek joan eta etorri aditzak ikastea.
- Nondik eta nora deklinabide kasuak ikastea.
- “Nondik zatoz?” Eta “Nora zoaz?” galderei erantzutea.
Prozedura
- Umeei fitxa bana banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
- Arbelean, joan eta etorri aditzak idatzi eta azaldu zer diren, zein esanahi duten eta zertarako erabiliko diren.
- Zer da? aditzak dira.
- Zer esan nahi du? Yo vengo/yo voy, tu vienes/tu vas…
- Zertarako erabiliko dugu? Momentuz, nora joango garen eta nondik gatozen esateko.
- Azaldu nondik gatozen esateko hitzei (e)tik eta etatik idatziko diegula: Menditik, komunetik, Dendetatik.
- Azaldu nora joango garen esateko hitzei (e)ra eta etara idatziko diegula: mendira, komunera,dendetara.
- Hezitzaileak mimika eginaz adibideak egin: ni udaletxetik nator, ni tabernara noa. Nahi izanez gero, erabili herriko zerbitzuen argazki-albumeko irudiak. Beste pertsona guztiekin ere adibideak egin.
Oharra
- Garrantzitsuena umeek azaldutakoa ulertzea da. Euskaraz azaltzen saiatu, baina ez badute ulertu gaztelerara jo.