Non erosi

Helburuak

  • Denden izenak ikastea.
  • Dendetan eros daitezkeen hainbat produkturen izenak ikastea.
  • Hiztegia erabiltzeko ohitura hartzea.

Prozedura

  • Bi talde egin (edo gehiago, hezitzailearen eta umeen arabera) eta talde bakoitzari denden fitxak eta produktuak banatu.
  • Taldeko ume guztien artean produktuak moztu eta dagokien dendan itsatsi. Denda bakoitzeko bost produktu.
  • Produktu bakoitzari dagokion izena idatzi. Horretarako, hiztegian begiratu (hezitzaileak ez du txintik ere esango, helburua hiztegia erabiltzeko ohitura hartzea delako).
  • Bi taldeetan egin diren koadernoak konparatu.
  • Ume bakoitzak hiztegi-koadernoan denda bakoitzaren izena idatzi.

Oharra

  • Komeni da hezitzaileak kopiak egitea eta ume bakoitzari berea banatzea.