Denden maketak
Helburuak
- Denden izenak ikastea.
- Dendetan eros daitezkeen hainbat produkturen izena ikastea.
- Hiztegia erabiltzeko ohitura hartzea.
- Dendekin zerikusia duen hiztegia hainbat ingurutan erabiltzen hastea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, gelako umeen artean lau talde egin.
- Talde bakoitzari denda bat egiteko maketa banatu: fruta eta barazki denda, okindegia, arrandegia edo harategia.
- Umeek maketa egin:
- Zati guztiak moztu.
- Zati guztiak euren artean itsatsi.
- Umeek denda bakoitzeko informazio-txartela bete.
- Dendetako produktuak ez badituzte ezagutzen hiztegian bilatu (Hiztegi-koadernoan begiratu dezakete).
- Aditzak erabili (derrigorrezkoa)
- Arrandegia da.
- Handia eta zaharra da.
- Urdina da.
- Arrainak dauzka: bisigua, legatza, antxoak…