Joxeren gutuna

Helburuak

  • Umeek Joxeren bidaiaren berri izatea.
  • Etorkizuna lantzea.
  • Umeak Joxerekin gogoratzea eta duten harremana ez galtzea.

Prozedura

  • Hezitzaileak gutuna irakurri.
  • Umeek ulertu duten ikusteko galderak egin.
  • Umeei, bikoteka, Joxeren gutuna banatu eta beltzez markatuta dauden egiturei erreparatzeko eskatu.
  • Azaldu (-ko/-go) erabiliko dugula bihar edo etorkizunean egingo ditugun gauzak adierazteko.

Oharra

  • Hezitzaileak gutuna euskaraz irakurri arren, beharrezkoa bada, ideia garrantzitsuenak gazteleraz labur daitezke. Kasu honetan, helburua, umeek mezua ulertzea da.