Nola egingo dugu?

Helburuak

  • Aditzak ikastea.
  • Aditzak erabiltzea.
  • Prozedurak azaltzen ikastea.

Prozedura

  • Hezitzaileak, aurretik, “Nola egingo dugu?” fitxako marrazkiak moztu.
  • Lau talde egin eta talde bakoitzari bi prozedura oso banatu; prozedurak desordenatuta egon daitezela.
  • Talde bakoitzak eginbeharrekoa:
    • Bi prozeduren fitxak ordenatu.
    • Prozedura bakoitzaren pausuak idatziz jaso (Adibidez, hortzak garbitzeko hartu hortzetako eskuila, bota hortzetako pasta eta hortzak garbitu).
    • Beste umeei idatzitako prozedurak ahoz kontatu.