Gogoratu

Helburua

  • Hainbat agindu birpasatzea.

Prozedura

  • Umeei aginduak gogoratuko ditugula esan.
  • “Lehen urratsak” gaiko aginduen argazki-albumeko irudiak erakutsi.
  • Denen artean gogoratzen dituzten aginduak esan eta hezitzaileak arbelean idatzi.

Oharra

  • Birpasa egiteko beste modu batzuk:
    • “hitzekin jolasean” kaxan “lehen urratsak” gaiko aginduak sartu eta mimika edo marrazkitz jolasak egin.
    • Aginduen antonimo-jolasa egin.
    • Aginduen domino-erraldoiarekin jolasetan aritu.