Nolakoak dira
Helburuak
- Adjektiboak birpasatzea.
- Gorputz-atalak birpasatzea.
Prozedura
- Ariketa hainbat modutara egin daiteke:
- Ume bakoitzak fitxa guztiak egin.
- Binaka edo hirunaka fitxa guztiak egin.
- Lau talde egin eta talde bakoitzak fitxa bana egin.
- Txano Gorritxo ipuineko protagonistak deskribatuko dituztela esan.
- Denen artean lehendabiziko fitxako adjektiboak irakurri eta bat edo beste ulertzen ez badute, argitu.
- Pertsonaia bakoitza deskribatu fitxaren antolaketaren arabera: gorputz-atal bakoitzari adjektiboak eta objektuak idatziz.
- Denen artean zuzendu.