Zerrendatu
Helburuak
- Bost zentzumenak lantzea.
- Zentzumenei dagokien hiztegia ikastea.
- Zentzumen bakoitzaren funtzioa ikastea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, “A” fitxa banatu eta denen artean komentatu.
- Otsoak Txano Gorritxori esaten dizkion hainbat esaldi dira. Zentzumen bakoitzarekin zer egin daitekeen azaltzen du.
- Jarraian, bikoteka banatu eta banatu “B” fitxa.
- Bikote bakoitzak zentzumen bakoitzarekin zer gauza edo zer elementu lotu daitekeen zerrendatu.
- Arbelean denon artean zerrenda osatu.