Ona edo txarra
Helburuak
- Dastamena eta usaimena lantzea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, “A” fitxa banatu eta denen artean komentatu.
- Zaporeak eta usainak landuko ditugu. Bikoteka baloratu beharko dute zer den usain edo zapore ona eta zer den usain edo zapore txarra.
- Jarraian, bikoteka banatu eta “A” fitxa bete.
- Behin lana bukatzen dutenean, denen artean komentatu.
- Ume bakoitzari “B” fitxa banatu eta arbelean denen artean zerrenda bete. “A” fitxan agertzen diren gauzez gain, gehiago gehitu daitezke. Arbelean denon artean zerrenda osatu eta ume bakoitzak bere fitxan apuntatu.