Begiratu eta entzun

Helburuak

  • Bost zentzumenak lantzea.
  • Zentzumenei dagokien hiztegia ikastea.
  • Zentzumen bakoitzaren funtzioa ikastea.

Prozedura

  • Umeei fitxa bana banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
  • Gorputz-atalak landu berri ditugunez, hauekin hasi:
    • Zein gorputz-atal agertzen dira fitxa honetan? (arbelean zerrendatu).
  • Arbelean zerrendatutako gorputz-atalen ondoan dagokion zentzumena idatzi. Horretarako, umeei galderak egin:
    • Zer egiten dugu belarriarekin? Entzun. Oso ondo! Entzumena da entzuteko gaitasuna.