Azken xedea: Antzerkia

Helburuak

  • Talde-lana bultzatzea.
  • Ikasitako egitura, nozio… guztiak praktikara eramatea.
  • Ipuin bat idaztea.
  • Ipuin batetik abiatuta antzerki bat egitea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, hezitzaileak “Txano Gorritxo: antzerkia” prestatu. Eszenatoki bat, hainbat paisaia eta bost pertsonaia dauzka.
  • Umeei erakutsi eta ipuin baten bitartez, antzerki bat sortu daitekeela esan.
  • Pertsonaiak erakutsi eta ipuin guztiek pertsonaiak behar dituztela esan. Gaiaren lanketan “Nolakoak dira?” fitxa egin dutenez, bertatik tira egin pertsonaien deskripzioa denen artean egiteko.
  • Paisaietako bat aukeratu eta denen artean deskribatu: zer da, non dago, nolakoa da, zer dauka…
  • Gero hezitzaileak aurkezpeneko Txano Gorritxo ipuinarekin antzerkitxoa antzeztu.
  • Behin eginbeharrekoaren eredua jaso dutenean, hiru talde egin. Kontuan hartu ipuin bakoitzak zenbat pertsonaia dauzkan taldeak egiterako orduan, narratzailea ere kontuan hartu.
  • Talde bakoitzari banatu:
    • “Antzerkia” dokumentua.
    • Ipuinetako baten argumentua: Hiru txerrikumeak, Hansel eta Gretel edo Erbia eta dortoka.
    • Banatu zaien argumentuarekin lotura daukan eszenatokia.
  • Umeek “antzerkia” dokumentuko pausuei jarraituz, ipuina sortu. Ezinbestekoa da ipuinak kontaketa eta elkarrizketak nahastea.
  • Pausu guztiak egin ostean, hezitzaileak zuzenketak egin eta umeekin komentatu.
  • Talde bakoitzak antzerkia gelako beste guztien aurrean antzeztu.