Idatzi zure hizkuntzan
Helburuak
- Umeek postposizioak ikastea.
- “Zeren/noren ondoan dago?” galderari erantzutea.
Prozedura
Aurretik, “begiratu eta entzun” fitxa egitea oso garrantzitsua da.
- Umeei fitxa bana eman eta fitxako esaldiak euren hizkuntzan idatzi behar dituztela esan.
- Ume bakoitzak, bere hizkuntzaren arabera, irudi bakoitzari dagokiona bere hizkuntzan idatzi.
- Gelako ume bakoitzak bere hizkuntzan postposizioak nola esaten diren esan.