Begiratu eta entzun

Helburuak

  • Umeek postposizioak ikastea.
  • “Zeren/noren ondoan dago?” galderari erantzutea.

Prozedura

  • Umeei fitxa bana banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
  • Irudi bakoitza azaldu ahala, arbelean esaldiak idatzi:
    • Zintzarri ardia sofaREN aurrean dago.
  • Gelako gauzez baliatuz, adibideak egin.
    • Ni arbelaREN aurrean nago (singularra)
    • Ni mahaiEN atzean nago (plurala)

Oharra

  • Garrantzitsuena umeek egon aditza ulertzea da. Euskaraz azaltzen saiatu, baina ez badute ulertu gaztelerara jo.