Bakoitzari berea

Helburuak

  • Umeek postposizioak ikastea.
  • “Zeren/noren ondoan dago?” galderari erantzutea.
  • Postposizioak erabiltzea.

Prozedura

  • Umeei fitxa bana banatu.
  • Azaldu fitxan, irudi bakoitzari dagokion esaldia idatzi beharko dutela: dagokion postposizioa eta egitura egokia erabiliz.
  • Ume bakoitzak berea egin dezala eta gero, talde handian, denen artean, zuzendu.
  • Hezitzaileak zuzendu ahala arbelean idatzi.