Begiratu eta entzun
Helburuak
- Umeek egon aditza ikastea.
- “Nor dago?” galderari erantzutea.
Prozedura
- Umeei fitxa bana banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
- Arbelean, egon aditza idatzi eta azaldu zer den, zein esanahi duen eta zertarako erabiliko den.
- Zer da? aditza da.
- Zer esan nahi du? Yo estoy, tu estas, el/ella esta…
- Zertarako erabiliko dugu? Momentuz, gu non gauden edo gauzak eta lekuak non dauden adierazteko.
- Hezitzaileak mimika eginaz adibideak egin: ni___ nago; norberaren burua seinalatuz eta dagoen lekua esanaz edo mimikaz imitatuz (adibidez, ni hondartzan nago esan eta mimika eginez igeri egiten ari dela adierazi). Horrela egin beste pertsona guztiekin ere.
- Umeei azaldu egon aditza erabiltzen dugunean, izenari (mendia, hondartza, denda, udaletxea) non kasua aplikatu behar diogula.
- Arbelean idatzi:
Ni ArrasateN bizi naiz
Ni BrasilEN bizi naiz.
- Arbelean idatzi:
Eta azaldu gauza bera egingo dugula “non zaude?” galdetzen digutenean, gauden lekuari (e)n gehitu.
Oharra
- Garrantzitsuena umeek egon aditza ulertzea da. Euskaraz azaltzen saiatu, baina ez badute ulertu gaztelerara jo.