Deskribatu

Helburuak

  • Adjektiboak erabiltzea.
  • Adjektiboen esanahiaz jabetzea eta bakoitzari dagokion testuinguruan erabiltzea.

Prozedura

  • Ume bakoitzari fitxa bat banatu; ezberdinak izan daitezela.
  • Ume bakoitzari natura izendatzeko erabili ditugun irudi bat egokitu zaio.
  • Adjektiboak erabiliz, egokitu zaien irudia deskribatu.
  • Esaldiak egiten saiatu;
    •  Ez daitezela izan adjektibo solteak.
    • Umeek esaldiak egiteko arazorik izanez gero, esaldi eredua arbelean idatzi: ur-jauzia oso polita da. Zaratatsua, alaia eta erakargarria ere bai.
    • Arbelean esaldi eredua idatzi aurretik, umeei saiatzen utzi.
  • Ume bakoitzak ahoz idatzi duen esaldia ozen irakurri.
  • Guztion artean irudia deskribatzeko adjektibo gehiago aurkitzen saiatu. Hiztegia erabili daiteke. Antonimoak ere erabil daitezke.