Adjetiboen sailkapena
Helburuak
- Beraien herria deskribatzeko baliabideak eskuratzea.
- Hainbat adjektibo euskaraz izendatzen ikastea.
- Adjektibo bakoitzaren esanahia ulertzea eta noiz erabili behar den jakitea.
Prozedura
- Umeei herria deskribatzeko adjektiboak ikasiko dituztela azaldu.
- Pertsonak deskribatzeko ikasi zituzten adjektiboez galdetu eta arbelean, denen artean, zerrenda egin.
- Umeei adjektiboen txartelak erakutsi eta azaldu:
- Pertsonak deskribatzeko eta herria deskribatzeko adjektiboak konparatuko dituztela.
- Esanahi bera duten bi irudi daudela.
- Beraien lana pertsonak deskribatzeko eta herriak deskribatzeko esanahi bera dauzkaten bikoteak aurkitzea dela.
- Talde handian adjektiboen sailkapena egin.
- Arbeleko zerrenda osatu.
- Hiztegi-koadernoko fitxetan adjektiboen irudiak bilatu eta idatzi.