Plazan
Helburuak
- Gai guztian zehar landutako nozioak eta hiztegia birpasatzea.
- Entzumena eta ulermena lantzea.
- Deskripzio baten eredua jasotzea.
Prozedura
- Ume bakoitzari fitxa bat banatu.
- Testuan falta diren hutsuneak beteko dituztela esan.
- Hezitzaileak testua ozen eta poliki irakurri/ umeek entzun.
- Hezitzaileak umeei ulertu duten galdetu.
- Zalantzak baldin badaude argitu.
- Hezitzaileak, berriro, testua ozen eta poliki irakurri eta umeek hutsuneak bete.
- Denen artean zuzendu.
Oharra
- Testua:
Hau nire herriko plaza da. Plaza zaharra eta txikia da, baina oso polita eta lasaia ere bai. Plazaren erdian lorategia dago eta lorategiaren ondoan bi zuhaitz.
Plazaren eskuman eraikin bat dago. Etxe ederra da. Udaletxea da. Udaletxeak balkoi luzea dauka eta bost leiho.
Udaletxearen ezkerraldean okindegia dago eta okindegiaren barruan okina.
Ezker-aldetik mutil bat dator, eskuan liburuak dauzka. Ume talde bat plazatik etxera doa; afalordua da.