Marrazkiak eta zenbakiak

Helburuak

  • Zenbakiak birpasatzea.
  • Zenbakiak erabiltzea.

Prozedura

  • Umeak binaka jarri eta bikote bakoitzari fitxa banatu.
  • Umeei azaldu zenbaki bakoitzari marrazki bat egokitu zaiola.
  • Balioen fitxa talde handian aztertu eta umeek ondo ulertu dutela ziurtatu.
  • Umeek zenbait marrazkiren balioa argitu eta letraz idatziko dute eskatzen zaien zenbakia.
  • Azkenik, bikoteetan ateratako zenbakiak ozen esango dituzte eta guztien artean ariketa zuzenduko da.