Marrazkiak eta zenbakiak
Helburuak
- Zenbakiak birpasatzea.
- Zenbakiak erabiltzea.
Prozedura
- Umeak binaka jarri eta bikote bakoitzari fitxa banatu.
- Umeei azaldu zenbaki bakoitzari marrazki bat egokitu zaiola.
- Balioen fitxa talde handian aztertu eta umeek ondo ulertu dutela ziurtatu.
- Umeek zenbait marrazkiren balioa argitu eta letraz idatziko dute eskatzen zaien zenbakia.
- Azkenik, bikoteetan ateratako zenbakiak ozen esango dituzte eta guztien artean ariketa zuzenduko da.