Ariketak
Helburuak
- Hogei eta ehun arteko zenbakiak ikastea.
- Zenbakien idazkeran erreparatzea.
Prozedura
- Umeei ariketa matematikoak egingo dituztela esan.
- Ariketa matematikoak egiteko ikurrak euskaraz nola izendatu erakutsi. Argazki-albumeko irudiak erabili lan horretarako.
- Zenbaki batzuen eta besteen arteko konbinazioekin zenbaki berriak sortu eta hauek izendatzen ikasi. Lan horretarako zenbakiak dokumentua dago. Hezitzailearen lana izango da zenbakiak moztea; plastifikatzea komeni da. Hainbat kopia egitea ere ez legoke gaizki.
- Garrantzitsua da hezitzaileak arbelean zenbakiak idaztea, umeek zenbakien idazkerari errepara diezaioten.