Ardia

Helburuak

  • Zenbakiak birpasatzea.
  • Zenbakiak erabiltzea.
  • Entzunezko ulermena lantzea.

Prozedura

  • Umeei fitxa bana eman.
  • Eskatu hezitzaileak esango dituen zenbakiak elkartzeko. Zenbakien ordenari jarraitu.
  • Hezitzaileak zenbakiak banan-banan esan eta denbora eman aurkitu eta bata bestearekin lotzeko: Laurogeita hemeretzi, laurogeita lau, hiru, hogeita bi, hamabi, berrogeita hamabi, zortzi, berrogeita bost, hamar, zazpi, hirurogeita hamaika, laurogeita bi, bi, berrogeita hamahiru, bost, hogeita hiru, sei, hirurogeita bi, hemeretzi, hogeita hamazazpi, lau, hogeita hamabi, bat, hogeita lau, berrogeita hamase, hogeita hamalau, ehun, hogeita hamairu, berrogeita lau, hogeita hamabost, hamazortzi, hogeita hamaika, berrogeita hemeretzi, hirurogei, berrogeita bi, hamazazpi, berrogeita bat, hirurogeita sei, laurogeita hamabi, laurogeita bat, hamaika, hogeita hamaika, hamar, hogeita zortzi, hogeita zazpi, laurogeita hamabost, laurogeita sei, hogeita bederatzi, laurogeita bederatzi, hirurogeita hemeretzi, berrogeita bederatzi, hirurogeita bost, laurogeita hamaika, laurogeita hemeretzi.
  • Zenbaki guztiak esandakoan ardi baten irudia lortuko dute.
  • Umeei galdetu zer den irudikoa.