Arbelean

Helburuak

  • Zenbakiak birpasatzea.
  • Zenbakiak erabiltzea.

Prozedura

  • Arbelean 100 eta 0 zenbakiak idatzi. Bertikalean idatzi eta zenbakien artean tarte handia laga.
  • Hezitzaileak lehenengo eta gero, umeek, asmatu ahala, zenbaki bat pentsatuko dute. Besteen lana izango da zenbakia asmatzea. Horretarako zenbakiak esaten hasiko dira. Zenbakia pentsatu duenak esaten diren zenbakiak arbelean idatziko ditu.
  • Adibidez: pentsatutako zenbakia 64 da. Lehenengo, 25 esan du norbaitek. 0 zenbakiaren gainean idatziko dugu, pentsatu dugun zenbakia handiagoa delako. Gero, 75; hau 100 zenbakiaren azpian idatziko da pentsatu dugun zenbakia txikiagoa delako. Horrela, asmatzen dabiltzanek jakingo dute zenbakia 25 baino handiagoa, baina 75 baino txikiagoa dela. Zenbakia asmatzen duena arbelera irtengo da.