20tik 100era: Bingoa
Helburua
- Zero eta 100 arteko zenbakiak ikastea.
Prozedura
- Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
- Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duen zenbakia izendatuko du.
- Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako zenbaki hori agertzen den. Hala bada, zenbaki hori ezabatu, estaliā¦ egin beharko dute.
- Kartoietan dituzten zenbaki guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Bingo lehenengo esaten duena, irabazlea izango da.
Oharrak
- Ekintza hau behin baino gehiagotan egitea komeni da eta ikasturteko edozein momentutan erabili daiteke umeek hiztegia birpasatzeko.
- Lehenengo aldian, hezitzaileak aterako ditu zenbakiak poltsatik, baina, gero, umeak eurak jar daitezke poltsatik zenbakiak ateratzen eta dagokien zenbakia esaten.