Zeinek, zer, zerekin
Helburuak
- Lanbideak euskaraz esatea.
- Handitan zer izan nahi duten adieraztea.
Prozedura
- Umeei fitxa guztiak banatu.
- A fitxetan hamalau lanbide daude. Aurretik, umeek, argazki-albumean ikusi dituzte eta beraiekin jolas egin dute lanbideen dominoan.
- B fitxan lanbide bakoitzean burutzen diren lanak ikus daitezke.
- C fitxan lanbide bakoitzeko tresnak agertzen dira.
- Banaka edo binaka B eta C fitxetako irudiak moztu eta dagokien laukian itsatsi. Lanbide batek ez dauka irudirik: langileak. Umeek zer egiten duen eta zerekin egiten duen idatzi beharko dute.
- Umeek handitan zer izan nahi duten erantzun. Ez badakite euskaraz esaten, hiztegian bilatu.
- Talde handian zuzendu:
- Hezitzaileak galderak egin: Zer egiten du baserritarrak?, zerekin egiten du lan baserritarrak?
- Umeak deklinabideko kasuak erabiltzera bultzatu.
- Hezitzaileak adibideak eman: baserritarrak lurra lantzen du aitzurrarekin.