Lanbideen dominoa
Helburuak
- Lanbideak euskaraz esatea.
- Ondo pasatuz lanbideak ikastea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, argazki-albumeko irudiak erabiliz, lanbide guztiak erakutsi.
- Bi domino-jolas daude eta bakoitzak bere kolorea dauka: berdea eta laranja. Domino bakoitzean zazpi lanbide lantzen dira.
- Jolas egiteko hainbat aukera daude:
- Bi talde egin eta talde bakoitza domino-jolas batekin aritzea.
- Talde handian lehenengo joko bat egin eta gero bestea egitea.
- Jolas berdean “baserritar-baserritar” fitxa duen umea hasiko da; jolas laranjan, berriz, “arkitekto-arkitekto” fitxa duena.
- Ume bakoitzari 5 fitxa eman; beste guztiak ahuspez geratuko dira.
- Hasi denaren eskuman dagoen umeak ikusi beharko du ipintzeko moduko fitxarik daukan. Baldin badauka, zer daukan esan eta ipini egingo du. Ez badauka, erdiko multzotik bat hartuko du eta, hori ere ezin badu ipini, hurrengoaren txanda izango da.
- Eskuartean dituen fitxa guztiak mahai gainean jartzea lortzen duenak irabaziko du.