Begiratu eta entzun

Helburua

  • Umeek izenordainak euskaraz esaten ikastea.

Prozedura

  • Umeei fitxa banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
  • Arbelean izenordainak idatzi eta azaldu zer diren eta zertarako erabiltzen diren.
  • Hezitzaileak mimika eginez adibideak jarri: ni, norberaren burua seinalatuz; zu, hezitzaileak ondoan daukan umea seinalatuz; hura, hezitzailearengandik urruti dagoen umeren bat seinalatuz; gu, gelan dauden denak seinalatuz; zuek, hezitzailearengatik hurbil dauden bi ume seinalatuz; haiek, hezitzailearengandik urruti dauden bi ume seinalatuz. Gauza bera egin erakusleen fitxarekin.
  • Azaldu euskaraz ez dela neska eta mutila ezberdintzen. Beraz, izenordain guztiek neskak eta mutilak batzen dituzte.