Begiratu eta entzun
Helburua
- Umeek izenordainak euskaraz esaten ikastea.
Prozedura
- Umeei fitxa banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
- Arbelean izenordainak idatzi eta azaldu zer diren eta zertarako erabiltzen diren.
- Hezitzaileak mimika eginez adibideak jarri: ni, norberaren burua seinalatuz; zu, hezitzaileak ondoan daukan umea seinalatuz; hura, hezitzailearengandik urruti dagoen umeren bat seinalatuz; gu, gelan dauden denak seinalatuz; zuek, hezitzailearengatik hurbil dauden bi ume seinalatuz; haiek, hezitzailearengandik urruti dauden bi ume seinalatuz. Gauza bera egin erakusleen fitxarekin.
- Azaldu euskaraz ez dela neska eta mutila ezberdintzen. Beraz, izenordain guztiek neskak eta mutilak batzen dituzte.