Nire lagun baten deskripzioa

Helburuak

  • Hainbat adjetibo euskaraz ikastea.
  • Adjetiboen esanahia ulertzea eta noiz erabili behar diren jakitea.
  • Adjetiboak euskaraz erabiltzea.
  • Norbera ez den beste pertsona bat deskribatzea.
  • Hirugarren pertsona lantzea.

Prozedura

  • Umeei “Nire laguna honelako da” fitxa-multzo bana eman.
  • Joxek bidali duela esan.
  • Hezitzaileak dokumentua poliki eta intonazio egokia emanez irakurri. Dokumentuak argi bideratuko du hezitzailea.
  • Umeek dokumentuan eskatzen diren lanak bete:
    • Laguna aukeratu: hezitzaileak erabakiko du zoriz egin edo ume bakoitzak bere laguna aukeratuko duen. Umeek lagun bana izango dute eta bere deskripzioa egingo dute.
    • Laguna marraztu: umeek egokitu zaien edo aukeratu duten laguna marraztu.
    • Datu orokorrak bete: aurkezpeneko “eta zuek nortzuk zarete?” fitxaz baliatuz, umeek lagunaren datu orokorrak bete.
    • Neska edo mutila; jaioberria, umea, gaztea edo zaharra: fitxa jarraituz, laguna nolakoa den esan. Aukeratu eta idatzi.
    • Aurpegia: fitxa jarraituz, laguna nolakoa den esan. Aukeratu eta idatzi.
    • Ezaugarri fisikoak: fitxa jarraituz, lagunaren ezaugarri fisikoak deskribatu. Aukeratu eta idatzi.
    • Ezaugarri psikikoak: fitxa jarraituz, lagunaren ezaugarri psikologikoak deskribatu. Aukeratu eta idatzi.
    • Testua osatu: hutsuneak betez, testua osatu, eta gero, kopiatu. Iratiren adibidea dago lana errazteko.