Nire lagun baten deskripzioa
Helburuak
- Hainbat adjetibo euskaraz ikastea.
- Adjetiboen esanahia ulertzea eta noiz erabili behar diren jakitea.
- Adjetiboak euskaraz erabiltzea.
- Norbera ez den beste pertsona bat deskribatzea.
- Hirugarren pertsona lantzea.
Prozedura
- Umeei “Nire laguna honelako da” fitxa-multzo bana eman.
- Joxek bidali duela esan.
- Hezitzaileak dokumentua poliki eta intonazio egokia emanez irakurri. Dokumentuak argi bideratuko du hezitzailea.
- Umeek dokumentuan eskatzen diren lanak bete:
- Laguna aukeratu: hezitzaileak erabakiko du zoriz egin edo ume bakoitzak bere laguna aukeratuko duen. Umeek lagun bana izango dute eta bere deskripzioa egingo dute.
- Laguna marraztu: umeek egokitu zaien edo aukeratu duten laguna marraztu.
- Datu orokorrak bete: aurkezpeneko “eta zuek nortzuk zarete?” fitxaz baliatuz, umeek lagunaren datu orokorrak bete.
- Neska edo mutila; jaioberria, umea, gaztea edo zaharra: fitxa jarraituz, laguna nolakoa den esan. Aukeratu eta idatzi.
- Aurpegia: fitxa jarraituz, laguna nolakoa den esan. Aukeratu eta idatzi.
- Ezaugarri fisikoak: fitxa jarraituz, lagunaren ezaugarri fisikoak deskribatu. Aukeratu eta idatzi.
- Ezaugarri psikikoak: fitxa jarraituz, lagunaren ezaugarri psikologikoak deskribatu. Aukeratu eta idatzi.
- Testua osatu: hutsuneak betez, testua osatu, eta gero, kopiatu. Iratiren adibidea dago lana errazteko.