Markoa opari
Helburuak
- Ahozkotasuna lantzea.
- Talde egitura lantzea.
- Eskulan bat eginez, adjektiboak ikastea eta ondo pasatzea.
Prozedura
- Umeei “markoa opari” banatu.
- Lehenik eta behin, ume bakoitzak “nire lagun baten deskripzioa”n egokitu zaion laguna marraztu a fitxan. Marratik moztu.
- Gero, b fitxako markoa margotu, apaindu eta moztu. Apaintzeko erabili d fitxako irudiak.
- A fitxako lagunaren marrazkia c fitxan itsatsi. C fitxa markatutako marratik moztu eta b fitxaren atzealdean itsatsi. MARKOA EGIN DUTE.
- E fitxan “nire lagun baten deskripzioa”n osatu duten testua kopiatu, moztu eta markoaren atzealdean itsatsi.
Lagunari oparia eman.
Oharra
- Kartulinan inprimatzea komeni da.