Nire lagunak (bideoa)
Helburuak
- Umeek Joxeren lagunak ezagutzea.
- Umeek aurkezpenak nola egiten diren ikustea.
- Joxerekin harremanetan egotea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, Joxek zerbait bidali diela esan.
- Gai berri bat dela azaldu.
- Joxek bidalitako bideoa ikusi.
- Bideoan ikusitakoa umeekin komentatu.
- Ulertu duten ikusteko galderak egin.
- Joxek egindakoa egiten ikasiko dutela esan.
Oharrak
- Nahikoa da bideoa behin ikustea.
- Umeei argi esan zein izango den hurrengo lana: euren burua aurkeztea.
- Gaiaren lanketa bukatzean, berriz ikus daiteke bideoa, umeek zenbat ikasi duten ikusi eta euren burua baloratzeko.