Eta zuek nortzuk zarete?

Helburuak

  • Aurkezpena egiteko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak ikastea.
  • Joxerekin eta bere lagunekin batera gelako umeen aurkezpen murala egitea.

Prozedura

  • Ume bakoitzari A fitxa, “gu gara”, banatu.
  • Joxeren eta bere lagunen aurkezpen datuak aztertu eta ulertu. Adibidez: zer da izena? Umeek fitxako datuak begiratu eta, ikusten dituzten datuen arabera, esanahia inferitu. Gauza bera egin abizenekin, herrialdearekin eta adinarekin.
  • Ondoren B fitxa, “eta zuek nortzuk zarete”, banatu. Ume bakoitzak gelako ume guztien datuak bete beharko ditu.
    • Arbelean idatzi galderak umeek jakin dezaten nola galdetu: nola deitzen zara? Zeintzuk dira zure abizenak? Zein da zure herrialdea? Zenbat urte dauzkazu?
    • Umeen arteko galderak bideratu.
  • Amaitzeko, denen artean aurkezpen murala egin.
    • Hezitzaileak, aurretik, umeen argazkiak itsatsiko ditu B fitxan.
    • Datu guztiak bete ostean, “Gu gara” eta “eta zuek nortzuk zarete?” gelako horman itsatsi.
    • Hezitzaileak, aurkezpen muralak horman daudela, galderak egin: nongoa da x?, zenbat urte dauzka x-ek?, …

Oharra

  • Fitxak banatu aurretik, umeen argazkiak prest izatea komeni da.